top of page

ZIZURKIL

     2014ko ekainaren 17an jarri zen markan Zizurkilen atez ateko zabor bilketa martxan. Segituan hasi ziren herritarren kexak. Atez ateko bilketaren aurkako protesta moduan basura poltsak jartzen zituzten balkoitik zintzilik eta kuboetan gauzak gorde beharrean dena lurretik uzten zuten.

 

     Udaletxeak herritarrak bildu eta hitzaldi bat eman zuen gatazkari soluzio bat emateko asmoz. Naiz eta udaletxeak herritar batzuk atez atekoaz kontzientziatzea lortu, beste batzuk beraien ildoari jarraitu diote gaur arte.

 

     Azkenean atez atekoa ezartzeko gehiengoa lortu zen. Hala ere, atez atekoaren aldeko zizurkildar talde batek argi frogatu zuen bideo baten bidez boto delegatuaren iruzurra, atez atekoaren aurkako plataformek boto hori erabiltzen dute emaitzak inongo kontrolik gabe biderkatzeko. Zizurkilen erroldatuta ez zegoen pertsona bat gai izan zen zizurkildar baten izenean botoa emateko, zuzena ez duen NAN baten bidez, bigarren abizena jakin gabe eta haren dokumenturik erakutsi beharrik gabe. Bideo honetan ikusi ahal izango duzue zergatik Zizurkileko PNV-k ez zituen botazioko gela barruko ikuskatzaileak onartzen

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Emaitzak

    Nahiz eta atez atekoa jarri eta hilabete batzuk igaro iren, zizurkildar askok ez dute atez atekoa onartzen, eta egun kaleak zaborrez beteak ikus daitezke; izan ere, ohiko kontenedoreetara ezin baitute zaborra bota, ez baitaude. Egun Zizurkilen bizi duten ingurune egoera argazki honetan islatzen da:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

     Zizurkilgo kasua borobiltze aldera, Juan Mari Iparraguirrek, EAJ-PNV alderdiko kide zizurkildar batek dioenez “ atez atekoa basura jasotzeko sistema bat da, beste sistema asko egon daitezkeen bezala”, eta horren funtzionamendua egokia izan klabea kontzientziazio hitzean dagoela esan digu. Aurrekoari jarraiki, sistemaren aurka dauden bi biztanleria multzo bereizi ditu: aurka egon arren, multa saihestuz birziklatzen dutenak, eta sistema horretan kolaboratzeko prest ez daudenak inposizio bat izan delako.

 

     Juan Marik azaleratu duenez atez atekoa “zikina” iruditzen zaio, eta gainera zabor poltsak jaisteko “egun eta ordu obligatu” batzuk daude. Jakina da ere, atez atekoa ez dela herri guztietan dagoen zerbait, hau da, batez ere Gipuzkoako zenbait herritan dagoela, 17tan zehazki. Horri erreferentzia eginez EAJko kideak hitz hauek utzi dizkigu: “Atez atekoa herri gutxi batzuetan jarri izanak, ez du batere ez kutsaduran aldaketa nabarmena ekarriko”. Hala ere, nahiz eta atez atekoaren aurkakotasuna erakutsi digun zikina eta garestia dela azpimarratuz, alde on bat ere atera ahal izan dio, jasotzen dena kontrolatzen dela esanez.

 

   

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

     

 

     Zizurkilen kasua borobiltze aldera, herritarrei galdetu eta gehiengoak ezetz esan zuela gaineratu dio elkarrizketari. Hori horrela izan ez balitz, eta gehiengoak baiezkoa bozkatu balu, onartuko lukeela esan digu. Horren inguruan zera eman du aditzera: “Zizurkilen firma bilketa eta manifestazio bat egin ziren atez atekoaren aurka, non kontuan hartu beharko litzakeen biztanleria portzentaje handi batek hartu zuen parte”.

Sistema berri hau herrian ipintzeko zer egingo lukeen galderari erantzunez, “gaiaren inguruko informazio asko zabaldu, eta erreferendumak egingo nituzke” gaineratu du. Hala ere, atez atekoa ez du konponbide ontzat jotzen. “Nik bosgarren zaborrontzi bat ipiniko nuke, Tolosa, Donostia… herrietan bezala. Eta bitartean populazioa kontzientziatuz joan”.

 

 

© 2014 by Atez ate. Proudly created with Wix

  • Wix Facebook page
  • Wix Twitter page
bottom of page