
ATEZ ATEKO ZABOR BILKETA
“Parte hartze prozesu baten amaieran” egingo dela esan du Martin Garitano ahaldun nagusiak gaur eguerdian eman duen prentsaurrekoan. Horregatik, “hurrengo legegintzaldian” egingo lukete herri galdeketa. “Erabakia zestoarrek hartuko dute galdeketa bidez bizigabetutako materia biltegia jartzeko eta Osinbeltz harrobia berreskuratzeko proiektuari buruz. Zestoarrek izango dute hitza eta erabakia”, esan du Garitanok. Zestoako Udalak egin dio eskaera aldundiari, eta bi erakundeak adostasunera iritsi dira.
Leire Etxeberria Zestoako alkateak balorazio ona egin du orain arte egindako lan informatiboaz, eta bide horretan jarraitzeko eskatzen dio aldundiari, “zestoarrek eskubidea dutelako ahalik eta informazio gehien jasotzeko. Era guztietako iritziak daude herrian, eta denen iritzia kontuan hartu behar da”.
Herriak ezetz esaten badu?
Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak esan du beste aukera batzuk ere ari dela aztertzen aldundia, zestoarrek ezezkoa bozkatuko balute. Baina, hala ere, berretsi du aldundiarentzat Osinbeltz dela proposamen egokiena bizigabetutako materiala biltzeko.
Aldundiak Zestoako hondakin geldoen biltegiaren galdeketa aurrera eraman du.
Politika ala zaborra?
Hona hemen Iñaki Errazkinen, Ingurumen Diputatuaren hitzak.
http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/
Errazkin eta politikoak alde batera utzirik, gai honetan espezializatua ez den herritar batengana jo dugu bere erantzunen bila, Ana Otegirena hain zuzen ere. Interesgarria izan baitaiteke haien ikuspuntua ere igortzea.
1. Ingurumenari bultzada bat eman asmoz jarri da martxan atez atekoa herri askotan. Hala ere batzuk diote gatazka politiko bilakatu dela, ingurumen gatazka behar lukeenak izan. Zer deritzozu?
Ni atez atekoaren aldekoa naiz. Hala ere, azkenaldian amorrua ematen dit gai honi buruz albisteak entzuteak; ez baitute ingurumenarekin batere lotzen. Albisteak ikusten badituzu, atez atekoaren berri emango dizute, baina beti edo gehienetan, alderdi batek edo besteak dioena esanez. Gai hau serioa da, izan ere, martxa honetan mundua akabatuko dugu guk geuk. Hala ere, garrantzitsuagoa iruditzen zaie haien arteko borroka. Atez atekoa edo nahi dutena ipintzeko, baina zerbait ingurumena salbatzeko.
2. Nola bizitu duzu atez atek Zizurkilera ekarri duen egoera?
Hasieran herrian giro nahasi samarra zegoen. Orokorrean esan daiteke jendeak ez duela bere aurreiritzia asko aldatu, izan ere, herrian oraindik zaborra ikus daiteke lurretik. Eta nik pentsatzen dut: ez die nazka ematen euren herrian zaborra lurretik botata eta pilatuta ikusteak? Guk zaborra ondo errespetatuta botaz, ez diogu inori kalterik egiten, eta beraiek ez dira ohartzen euren zikinkeria horrela egoteak guri traba egiten digula. Beste modu batetara kexatu behar lukete. Hala ere, denak errespetatzen ditut. Ez daukat giro txarrik inorekin.
3. Nola ikusten duzu atez atekoaren egoera? Zerbait gaineratuko zeniguke?
Iruditzen zait jendeak garrantzi gehiago ematen diola alderdiari, eta beraien alderdiak esan duenari. Apustu egingo nuke, euren alderdiak esan izan balu atez atekoarena, ondo irudituko zitzaiela. Autonomoki harturiko iritzi gehiago behar dira. Norberak pentsatu eta hausnartu dezala, eta ez inork beraien partez.
Arnasbidea: ateaz ate
Hona hemen teorikoki azaldutako zabor sistema bideo batean islatuta.
![]() | ![]() | ![]() |
|---|---|---|
![]() | ![]() | ![]() |
![]() |







