top of page
MY BUTTON
MY BUTTON

Hondakinak

Emaitzak

Atez ateko bilketaren emaitzak oso onak izan dira, eta horien puntu positibo bat zera     da: emaitzak ez dira denboran pixkanaka nabaritzen, sistema ezarri eta hurrengo hilabetean baizik.

Herritarrak berak erabakitzen du zer kontsumitu, beraz berak erabakitzen du zein hondakin sortu. Horrekin ondoriozta dezakegu sortzen dugun hondakinaren ardura gutako bakoitzari dagokigula. Atez ateko sistemaren bidez komunitatearen barruan norberak sortzen dituen hondakinak identifikazioa dute; izan ere, kubo bakoitzean norberari dagokion kodigo bat dago. Beraz, hondakinak biltzeaz arduratzen denak udalak zaborra jasotzen ez duen arte, hondakin horrek izen eta abizenak ditu, hots, norbanakoa da.

Arestian aipatu dugun moduan, herritarrok gure ardurak izateaz gain, administrazioak ere beraz dauzka. Horien artean, herritarrei atez atekoa ondo burutzeko erraztasunak ematea. Esaterako, herritarrari etxeko atari ondoraino joaten zaizkio. Hau mugikortasunerako zailtasunak dituen jendearentzat mesedegarria da, bereziki adineko jendea, elbarrituak,…

Atez atekoa herri osoak egiteak guztiak kontzientziatuta egotea dakar.

Norberaren ardura

Atez ateko sistema dagoen herri bakoitzean egutegi desberdina dago zaborra botatzeko. 

  • Konpresak eta pardelak

Etxean usain txarrak ekiditeko egunero atera daitezke. Gainontzeko hondakinetatik bereizteko poltsa aparte batean ateratzen dira. Herri batzuetan, poltsa kubo barruan uzten dute aparteko poltsa batean.

  • Beira

Beirentzako kaleko edukiontziak mantendu egin dira. Beira birziklatzen duen enpresa bera birziklatzen duen enpresa bera arduratzen denez, errazagoa da honen kudeaketa. 

 

Hona hemen Itsasondoko adibidea.

Egutegia

Esan beharra dago, eta gaur egun oso garrantzitsua da datu hau populazioaren artean zabaltzea: gaur egun sortzen ditugun hondakinen %90 birziklagarria da. Hondakinak lau kubotan banatzen dira: urdina paperarentzat, horia plastikoarentzat,grisa errefusarentzat eta marroia organikoarentzat.

Atez atekoaz gain, bost edukiontzien aukera dago, hau da, betiko     kontenedoreena. Bost eduki ontziekin lortzen diren emaitzak atez atekoaren birziklapenaren alderatuta %35a soilik dira. Gainera, kontenedoreetatik zabortegira doan material asko birziklagarria da, eta gehiena zabortegian usteltzeko arazo larriak ematen dituen hondakin organikoak dira.

Lagundu berotze globala gelditzen.

Babestu ingurumena. Orain eta hurrengo belaunaldietan. 

© 2014 by Atez ate. Proudly created with Wix

  • Wix Facebook page
  • Wix Twitter page
bottom of page