
ATEZ ATEKO ZABOR BILKETA
Hernanin zaborrak atez ate biltzeko sistema onartu zen 2008an. Sistema jartzeko proposamena Zerbitzu Publikoetako Batzordean onartu zen. Aurrera atera zen Gobernu Taldearen eta Ezker Batuaren aldeko botoekin; EAJ-PNV abstenitu egin zen, eta PSOE-EE, Alkarbide eta PP-k aurka bozkatu zuten.
Usurbilen jada jarri berri zuten zaborra biltzeko sistemari jarraitu, eta 2009an jarri zen martxan sistema berria Hernanin. Onartu aurretik, izango zuen kostua, beharrezkoak izango ziren langileak eta Hernanira nola egokitu aztertu behar izan ziren. Hernaniko udalak eman zituen argumentuen artean espazio publiko gehiago eta aparkatzeko leku gehiago egongo ziren.
Hasiera batean, jendea atez ateko sistemara ohitzeko beira orain arte bezala biltzea proposatu zuen udalak. Gaur egun beira Ecovidrio enpresak biltzen du Hernanin, eta adierazitakoaren arabera, enpresa bera prest legoke herrian beira biltzeko puntu gehiago jartzeko, eta bide batez, biltzeko puntuak herritarrei gerturatzeko. Beraz, atez ateko sistema martxan jartzeko kaleetatik gainerako hondakin ontzi guztiak kendu dira.
Herritarrak gai honen inguruan informatzeko, Udalak sentsibilizazio eta komunikazio kanpaina jarri zuen martxan. Kanpainak atez atekoa ezarri zenetik lehenengo emaitzak izan arte iraun zuen. Horrez gain, herritarren parte hartzea jarri nahi zuen Udalak martxan, bilketa sistema herritarrentzat ahalik eta erosoena izatearen helburuarekin.
Alderdien kexak
PSE-EEko bozeramaileak adierazi zuen, bere alderdiaren ezezko botoa ez zela sistema beraren aurkakoa, baina bai aurrera eramateko moduaren aurkakoa: «proiektua bozkatu baino hiru egun lehenago aurkeztu diguzue, eta dokumentu bat badagoen arren, hutsune asko ditu: besteak beste, ez dira proiektuak izango dituen kostuak agertzen, ezta beharrezkoak izango diren langile kopurua ere. Birziklatu ezin diren zaborrari dagokionez, ez dakigu nora joango den».
EAJ-PNVko bozeramaileak adierazi zuen, Zerbitzu Publikoetako Batzordean kontra bozkatu zuen arren, oraingoan abstenitu egingo zela. Esan zuen sistema honek ondo funtzionatu izan duela, baina beste sistema batzuk ere badirela: «zaborra atez ate biltzen duen sistemak ondo funtzionatzen du, eta horren adibidea da Usurbil. Hala ere, Europan badaude beste sistema batzuk, eta horrelako erabaki bat hartu aurretik gehiago aztertu beharko litzatekeela uste dugu».
Alkarbideko bozeramaileak adierazi zuen arduragabea iruditzen zaiola baiezko botoa ematea herritarrei kontsultatu ere egin gabe: «Eztabaida sakonagoa sortu beharko litzateke».
Emaitzak
Herritarren artean atez atekoaren informazio banaketa eta kale garbitasunaren puntuak aztertu dira, eta orokorrean balorazio ona edo oso ona (%50,3) atera den arren, %26,9ak balorazio txarra eman dio. Gutxiengo balorazio positiboa kaleko garbitasunak izan du. Beraz, esan daiteke Hernaniko herritarrek atez atekoaren inguruan duten balorazioa oso positiboa dela.
Hernaniko herritar batek atez atekoaren inguruan berak duen iritzia azaleratu digu. Hona hemen elkarrizketa:
1. Atez atekoa jarri zenetik orain arte hobekuntzarik nabaritu duzu? Hau da, sistema horrek azkenean funtzionamendu egokia duela uste duzu?
Bai, funtzionamendu egokia badu. Hasieran, ohitu arte pixka bat arraroa izan zen, baina guretzat adibidez, ile apaindegia izanda, oso ondo etorri zaigu atez atekoa. Guk beti birziklatu izan dugu eta beti zaborra (ileak,…) kontenedorera eraman behar genuen. Orain berriz, atez atekoarekin, guretzat erosoagoa da zaborra ate ondoan uzten baitugu eta hortik jasotzen dute. Ileapaindegiko errefusa eta zaborrak askoz ere errazago banatzen ditugu lehen baino. Etxeetan, funtzionamendua antzekoa da; ordutegi bat dugu zaborra ateratzeko, zortzietatik aurrera. Desabantaila bakarra da edozein egunetan ezin duzula zaborra atera eta horrek mugatu egiten dizu. Argi dago hori ez dela bere alde ona, baina azkenean ohitu egin gara. Ohitura bat bihurtu da.
2. Uste duzu jendeak orokorrean, multa ez jartzeagatik egiten dutela atez etekoa edo benetan kontzientziatuta daude hori egin beharra dagoela?
Ez. Benetan birziklatu egin behar dela kontzientziatuta daudelako egiten dute. Hala ere, denetik dago leku guztitan bezala, baina pentsatu nahiko nuke oker ez nabilela. Gainera, nik dakidanez, Hernanin behintzat, inori ez diote multa jarri. Lehen hasieran, gaizki birziklatuta bazegoen, “X” bat jartzen zuten kuboan jakiteko gaizki birziklatu duzula, baina ez dut ezagutzen horregatik multa jaso duen inor.
3. Atez atekoa alde batera utzi eta jendea beste modu batera kontzientziatzea egokiagoa dela uste duzu? Hau da, biztanleriari gaur egungo kutsaduraren berri hitzaldi eta ekintzen bidez eman ezkero, eta horiek kontzientziatzea ortu ezkero, bide hori egokiagoa dela uste duzu?
Hitzaldiak egingo balira adibidez, jende asko ez litzateke joango eta ni izango nitzen joango ez zen lehena, izan ere, nire denbora librean ez nintzateke honelako hitzaldi batera joango. Nire ustez, birziklatzeko hoberena kontenedoreak dira. Ileapaindegian ez, baina etxean bai. Nik betidanik birziklatu izan dut, eta atez atekoak nolabait birziklatu ez dutenei nola birziklatu behar den erakusten die. Kontenedoreetara eraman behar bada zaborra, birziklatzen ez dakien batek ez luke behar den bezala birziklatuko. Niri gustatzen ez zaidana inposaketa bat izatea da, baina ez zait teknika txarra iruditzen atez atekoa.
4. Atez atekoa herri gutxi batzuetan jarri izanak, kutsaduran aldaketa nabarmena ekarriko duela uste duzu?
Gutxirekin hastean da. Zerbait aldatu nahi denean, beti gutxitik hasten da. Gauza gehitzen joatea da. Ez bada hori gertatzen ba ez, ez du aldaketa nabarmenik ekarriko. Hasieran atez ateko zabor bilketa ezarri zenean “boom” bat bezala izan zen, edozeinek hitz egiten uen horren inguruan, baina orain gauza normalizatu egin da. Jadanik ez dago hainbeste istilu hasieran bezala.
5. Gainontzean, zein beste konponbide emango zenioke zaborraren birziklapena aurrera eman dadin?
Nik kontenedoreen alde egingo nuke. Baina ez lehen zen bezala, izan ere, lehen ez zen guztia birziklatzen, organikoa ez zen birziklatzen. Zarautzen egiten den bera ezarriko nuke, hau da, kontenedore horia, urdina, berdez, organikoa eta errefusa.
6. Ahalko zeniguke atez atekoaren alde on eta txarren bat kontsultatu?
Desabantaila bakarra da edozein egunetan ezin duzula zaborra atera eta horrek mugatu egiten dizu. Argi dago hori ez dela bere alde ona, baina azkenean ohitu egin gara. Gainera, oso zabor ontzi (papelera) gutxi daude, baina datorren urteko presupuestoa herri mailan egin behar dugu eta proposamenetako bat hori da, kaleetan zabor ontzi gehiago jartzea. Atez atekoaren alde onena da jendeak ikasi egiten duela nola birziklatu behar den.
7. Billabona herriaren kasuan inposaketa bat izan zen, herriaren gehiengoak ez baitzuen atez atekoaren alde egin. Zer deritzozu horri?
Gaizki. Hernanin ere inposaketa izan da, baina azken finean ikusten da inposaketa ez badago ez dela ezer lortzen. Atez atekoa bai edo bai jarri behar badute, niri gaizki iruditzen zaidana jendeari bere iritzia galdetzea da eta horrek ez du ezertarako balio ondoren berdin berdin atez atekoa jarri behar badute.
8. Atez atekoaren aurkako mugimendu handia egon zen Hernanin?
Ez. Herriko jendeak gaiaren inguruan hitz egiten zuen baina besterik gabe.
9. Noizbait izan duzu gertaera txarren bat sistema honen erruz, herritar edo bizilagun batekin?
Ez, jarri zenetik prozesuak ondo funtzionatu du. Hasieran egongo zen haserre jendea eta batzuek zaborra kale erdian uzten zuten atez atekoa gustuko ez zutela adierazteko, protesta moduan.
10. Zer esango zenuke atez atekoak herriaren itxuran duen eraginaren inguruan?
Ez da egokia, hori argi dago. Ni jadanik ohitu naiz, baina itxusia da. Zaborra den guztia itsusia da eta atez atekoa itsusia den bezala, kontenedoreak ere. Kontenedore bat zaborrez gainezka ikusten baduzu, atez atekoaren itxura txar bera ematen du. Nik uste hoberena bakoitzak zaborra nahi duenean ateratzeko eskubidea izango zela, baina sistema honekin jende gehiagok birziklatzen du. Birziklatzera behartzen dizu.
HERNANI
![]() |
|---|
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |







