top of page
* * * 

Zarauzko lehen pilarea nauzue, hondartza. Euskal kostaldeko naturgune zabalenetarikoa naiz, ia 3 kilometro ditudalarik. Haserretzen naizenean harrotu, eta inguruko naturguneak suntzitzeko gai naiz. Begira zer egin nuen Zarautzeko malekoiarekin eta dunekin. 

 

 

 

 

2014ko neguan izandako 8-9 metroko olatuek tabernak surf egitera gonbidatu zituen, horiek eta malekoia itsasoaren indarraren bidez suntzituz. Itsas- ondoko taberna eta jatetxeek lan handia egin behar izan zuten suntsipen horri aurre egiteko. Hala ere, eta zorionez, ez zen ez hildako ez zauriturik egon. Horretaz gain, dunak ere ezbehar horren biktimak izan,  eta hondar metak guztiz hondatuta geratu ziren; Zarauzko dunak izenpea zuen erliebea desagertutzat emanez. Olatu handien ostean dunen artetik igarotzen zen pasealekua ere itsasoak irentsi zuen, baina duela gutxi udaletxeak berri bat eraiki du. 

Hala ere momentu onak ere eskaintzen ditut. Milaka eta milaka zarauztar eta turistek zapaltzen naute udan zein neguan, nahiz eta azken horretan gutxiago diren. Eragiten ditudan  olatuei esker herri ezaguna egin dut Zarautz; munduko leku guztietako surflariak ni surfeatzera etortzen baitira konpetizio esanguratsuetara. 

 

 

Ainara Aymat, surflari Zarauztarra: "Nonbait aditu nuen Zarauzko hondartzan abuztuko igande batean 30 mila pertsona baino gehiago egoten direla".

 

Noiz hasi zinen surfeatzen? Zergatik? Noizbait pentsatu al duzu modu profesionalean hartzea kirol hau, hau da, bizitza surfa egiten irabaztea?

Nire gurasoek bost urte nituenean bultzatu ninduten surfa probatzera nire ahizparekin batera, eta hamahiru urte hauetan ez dut kirol hau utzi. Nire helburua surfaren munduan bizitzea izan da betidanik, baina ez da batere erraza, horregatik ikasketak ez ditut alde batera utzi.

 

Hawaiien egona zara, beraz hango olatuak probatu dituzu; Zarautzekoekin alderatuko zenituzke? Zeintzuk nahiago dituzu?

Bai, ez dute zerikusirik hango eta hamengo olatuek. Hawaiikoak askoz ere indartsuagoak dira, batez ere ur azpian hondarra egon beharrean gehienbat korala dagoelako, eta honek olatuak askoz ere indartsuago lehertzea, forma hobeagoa eta konstanteagoak izatea eragiten du. Honenbestez hangoak nahiago ditut.

 

Noiz gustatzen zaizu gehiago surfeatzea? Udan ala neguan? Desberdintasunik nabaritzen al duzu urteko sasoi batetik bestera?

Egia esan nahiago dut udazkenean surfeatu. Udaran ura beroa dagoenez askoz ere erosoagoa da traje motzarekin surfeatzea, gorputza beroago dago eta maniobrak egitea errazagoa da. Hala ere, urteko sasoi honetan jende asko eta olatu txikiegiak egon ohi dira. Neguan olatu handiagoak egoten dira normalean, baina hotz handia egiten duenez neopreno potoloak erabili behar ditugu, eta gorputza mugitzerakoan zailtazunak sorrarazten ditu. Beraz, nahiago dut udazkena, ura epela eta olatu oso onak daudelako.

 

 

 

 

© 2023 by Modello. Proudly created with Wix.com

bottom of page