Zarauzko
pilareak

Benvenuto!
* * *
![]() |
|---|
Badira herri txikiak. Badira herri handiak, ertainak, politak, itsusiak... Badira urtaroaren arabera neurriz aldatzen diren herriak ere. Eta baita egunaren arabera ederragoak edo zatarragoak diren herriak ere. Udan 23.000 biztanletik 35.000 biztanle izatera igarotzen den herria da Zarautz. Malekoia suntsitzen duten olatuek surfaren bidez ekonomia bultzatzen duten herria, eta komertzioaren bidez jendea erakarri eta ekonomia hauspotzen duena ere bai. Jai baten osteko ajea guztiz pasa aurretik beste jai bat etortzen den herria da Zarautz. Urtea joan, urtea etorri, irailaren 9an baserritarrez janzten dena. Asteburua joan, asteburua etorri, zer gozatu badena. Itsasoaren gazia gastronomiaren bidez goxatzen duen herria da Zarautz. Jendeari euskaraz egin diezaiokezuna, eta hondartzako enbata desatsegina jendearen atsegintasunak baretzen duena.
