top of page
1982tik Zarauzko denden elkartea izan da MURKIL

 

* * * 

Ni bigarren pilarea naiz, Zarautzeko denda guztien erregina. Beste modu batetara esanda, komertzioa. Beharrezkoa naiz herrian; izan ere, herritarrek egunerokotasun bat mantentzeko nire premia dute. Astean zehar jo eta su aritzen naiz lanean, eta zeresanik ez  zubi edota asteburuetan; frantses ugarik bisitatzen bainaute. Hori bai, nire energia berreskuratzeko badut egun bat: igandea. Baina gauza bat ahaztu zait, nire lana egiten laguntzen didan izen-abizendun  lagun on bat dut, MURKIL Zarauzko Dendarien Elkartea hain zuzen ere.

Murkileko web orrialdeak argi uzten duen moduan, dendarien elkarteak merkataritza sustatzen lagundu du, hainbat eta hainbat jardueren bitartez. Esan daiteke Murkilek bi lan desberdin egiten dituela: batetik, bezeroei begira egiten dituen ekintzak, eta bestetik, dendari elkartekideei begira. Esandakoa VISA MURKIL lehialtasun txartelean isla daiteke; izan ere, bezeroentzat hainbat abantaila eskaintzen ditu, hala nola, zozketak eta deskontuak. Gainera, elkarte honek herriari on egiten diola esatearen arrazoia zera da: gabonetako kanpaina egiten duela. Gabonak gerturatzen doazen ahala, herrian zehar gabonetako argiak jartzen dituzte. Horrek kostu handia dakar, eta Murkileko elkartekideek diru- laguntzak ematen diete udalari. 

Hona hemen Murkileko zuzendaria den Iñazi Azkueri eginiko elkarrizketa:

 

Zure ustez Zarautzeko komertzioa herria zutik mantentzeko beharrezkoa den arloa da?

Bai.Zarauzko komertzioa bisitatzeko atraktiboenetariko bat da, hosteleriarekin batera. Urte batzuk atzera, zarauztarrok Donostiara joan behar izaten genuen gauza asko erostera, eta gaur egun Zarauzko komertzioa oso osatua dago.

 

Murkil sortu zenetik bilakaera nabarmena nabaritu duzu? Zer azpimarratuko zenuke?

Murkil plataforma dendariei superfizie handien aurrean indarra emateko sortu zen, eta Zarauzko komertzioa osatzen duten dendei segurtasuna bermatzen die gerta daitekenaren aurrean.

 

Elkarte hau egoteak onurak dakartzala uste duzu? Ze onurak? Esaterako, Billabonan komertzioak funtzionamendu egokia du baina ez dute dendak batzen dituen elkarte bat.

Dudarik gabe, bai. Elkarte honen proiektu esanguratsuena herritarren fidelizazioa lortu ahal izateko Murkil txartelaren sorrera izan da. Txartel horrekin deskontuen kanpainak egitea lortu da, gainera sariak lortzen dira, eta baita bidaien zozketa eta puntuen pilaketak ere.

 

Hedabideetako indizeen arabera, krisia pixkanaka gutxitzen doala dirudi. Nola eragin du zuengan krisiak?

Egia esan urte kritikoak pasa ditugu, eta komertzio txikia izan da urte horietan lehen kaltetua. Egon ezin handi batean murgildu zen Zarautz krisiaren gaia pil-pilean zebilenean hedabideetan. Hainbestekoa zen beldurra, non lasai gastatzeko aukera zuenak ere ez zutela gastatzen badaezpada ere. Orain, nahiz eta hedabideetan gatazka gai den krisia, badirudi zarauztarren artean behintzat beldur hori desagertzen edo gutxitzen ari dela. Positiboak gara, eta horrela izaten jarraituko dugu, izan ere, Zarautzek komertzio aktualizatu eta berria du bertako pilare garrantzitsuenetako bati indarra emateko.

 

© 2023 by Modello. Proudly created with Wix.com

bottom of page