top of page
* * * 

Ni hirugarren, eta azken pilarea nauzue. Herriari gatza eta piperra jartzen dizkiona, jaiak. Ez zait batere gustatzen herria burumakur ikustea, eta horregatik egun alaiak  eraikitzeaz arduratzen naiz. Asko pentsatu ostean, aspaldian zera otu zitzaidan: lehenengo San Pelaio izeneko jaiak sortuko nituela Zarautzen, ondoren Ama Birjinak eta geroago Euskal Jaiak.

 

 

 

SAN PELAIO

Udari hasiera ematen dion txupinazoa botatzen da ekainaren 25ean: San Pelaio festen hasiera. Herri guztia danborrada batean murgiltzen den eguna da. Kaleak pozez eta burrunbaz betetzen dira arrats zein gauez. 26a egun handia da; izan ere, norbanako bakoitzak bere urtebetetze eguna duen moduan, santuak ere badu: San Pelaio santuaren eguna. Euforiaz beteriko orduak dira, zarauztarrak lagunekin elkartu, eta bazkaldu eta afaltzeko biltzen baitira. Hurrengo egunean, 27an, jaiei amaiera ematen zaie herria deskantsatzen utzi, eta datorrenetarako prest egoteko.

AMA BIRJINAK

Udako azken hilabetean, zehazki abuztuaren 14tik 16ra, Amabirjin izenez ezagutzen diren festei ematen zaie hasiera. Ospea dute, izan ere, sasoi horretan turista asko biltzen baititu Zarautzek. Duela gutxirarte, 15ean, jaien bigarren egunean herritar eta udatiarrek su artifizialez gozatzen zuten. 2013an ordea, Saharautz Elkartasun Taldeak, horiek ordezkatzen zituzten faroltxo hegalariei ongi etorria eman zien Desioak sutan Sahararentzat izenpean. Faroltxo bakoitzak 1€ balio zuen, biltzen zen diru guztia Saharara bidaltzeko helburupean. Guztira 2.000 faroltxo aireratu ziren.

EUSKAL JAIAK

Udako oporrak bukatu eta lan egunei hasiera eman aurretik, urteko azken jaiak ospatzen dira irailaren 9an: Euskal Jaiak. Nahiz eta egun bateko iraupena izan, zarauztar askoren festa egunik gustukoenetarikoa da. Eta hori gutxi balitz, baita Euskal Herri mailan ezagunenetarikoa ere. Euskal Herriko bigarren trikitilari txapeldun zarauztarrak, Eneritz Aulestiak Euskal Jaien inguruan badu zeresana. 

 

San Pelaio eta Ama Birjinek ez duten zer du Euskal Jaiak?

Zer duen? Nahiz eta gainontzeko festez gozatu, Euskal Jaiak Zarautz euskal giro batean ipintzen du. Nonahi aditu daitezke gure tradizioan ain ezagunak diren trikitixa eta panderoa. Ni ibili ohi naiz kalez kale trikixixa joaz kantari. Beraz, ez dago askoz gehiago esan beharrik, nire gustukoenak dira.

 

Jende asko biltzen al da egun horretan?

Ikaragarri. Gipuzakoako txoko desberdinetako jendea bertaratzen da, adin txikia dutenetatik helduak direnetaraino. Zera esatera ausartzen naiz: hainbeste jende biltzen da, non batzuetan ondo disfrutatzea zaila egiten zaidan. Baina, azken finean hori festa egunik onena denaren seinale da.

© 2023 by Modello. Proudly created with Wix.com

bottom of page